Eusko Jaurlaritzak “Behargintza Txorierri S.L” entitateari 15.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu du, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko

0

Gobernu Kontseiluak, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eskatuta, gaurko bileran onartu du “Behargintza Txorierri S.L.” entitateari 15.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, Behargintza Txorierri ekonomia garapenerako zerbitzuaren bidez, arlo sozioekonomikoa eta euskara uztartu nahi ditu, Txorierrin, enpresa arloan ere euskararen erabilera bultzatzeko apurka-apurka.

Egitasmo pilotu hau abian jartzeko, Txorierriko sei udalen babesaz gain, Eusko Jaurlaritzarena ere beharrezkoa dute. Hala, 15.000 euroko laguntza zuzena ematea onartu du Gobernu Kontseiluak.

Prozedura hauxe izango da:

  • Identifikatutako 18 enpresei proiektua aurkeztu eta hizkuntza berdintasuna eta enpresen erantzukizun sozialari buruzko argudio bilduma eta jardunbide egokien informazioa helaraziko zaie.
  • Enpresen interes eta aukeretatik abiatuta, erraza dena eta eragin handia daukana identifikatuko da eta enpresari hobetzeko proposamena luzatuko zaio.

2024an lehenengo lanketa egingo da eta horren oinarriak zerbitzuen katalogoa, praktikaldian eragiteko esku-hartzea eta hizkuntza aholkularitza izango dira