Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 343.442 euro gehiago izango ditu landa-ingurunean banku-zerbitzuak ezartzeko

0

Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartu du Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailerako 343.442 euroko kreditu bat gaitzeko. Kreditu hori landa-ingurunea garatzeko eta dibertsifikatzeko eta landa-ingurunean biztanleria galtzea saihesteko izango da, bizi-kalitate duina bermatuko duten eta oinarrizko zerbitzuak, kasu honetan banku-zerbitzuak, eskuratzea ahalbidetuko duten zerbitzu eta azpiegiturak hornitzeari esker.

Erronka Demografikoaren Biltzar Sektorialak, 2024ko ekainaren 18an egindako bileran, akordio bat onartu zuen Estatuaren Aurrekontu Orokorretan autonomia-erkidegoentzat eta hiri autonomoentzat esleitutako kredituak, 2024ko ekitaldiko Lurralde Kohesio eta Eraldaketarako Funtsaren (FCT) kargura ekimenak eta ekintzak sustatu eta bultzatzera bideratuak, banatzeko irizpideak eta lankidetzarako esparru orokor bat ezartzeko.

Ministroen Kontseiluak 2024ko ekainaren 4ko bileran eman zion oniritzia lurralde-banaketaren proposamenari, eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion kopurua 343.442,00 eurokoa da.