Lanbidek laguntza berriak onartu ditu EAEko ganberek enpleguaren arloko jarduerak garatzeko

0

Helburua da 45 urtetik gorakoen enplegagarritasuna hobetzea eta enpresak sortzen laguntzea

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 394.000 euroko laguntza berriak onartu ditu, euskal ganberek enplegu-arloko jarduketak gara ditzaten. Zehazki, bi programa finantzatuko dira: 45+ Programa eta Ekintzailetza programa.

45+ programaren helburua 45 eta 60 urte bitzrteko pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da, enpresen eskakizunetara hobekien egokitzen den prestakuntza lortuz.

Ekintzailetza programaren helburua, berriz, enpresa-jarduera berriak abian jartzen eta, beraz, enplegua sortzen laguntzea da, bereziki haien jasangarritasunean eta lehiakortasunean eraginez.

Laguntzak honela banatuko dira: Arabako Ganberak 78.500 euro jasoko ditu, Bilbokoak 79.500 euro eta Gipuzkoakoak 236.000 euro. Europako Gizarte Funtsak finantzatzen ditu laguntza horiek.