380 pertsona eta erakundek aurkeztu dute 2025eko Urrezko Danborra lortzeko hautagaitza

0

Guztira 380 pertsona fisiko eta juridikok parte hartu dute 2025eko Urrezko Danborra aukeratzeko prozesuaren lehen fasean. Horrela, 369 pertsona fisikok (198 emakume eta 171 gizon), irabazi asmorik gabeko 5 elkartek eta 6 enpresak aurkeztu dituzte beren hautagaitza proposamenak.

Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak eta Idazkaritza Juridikoak datozen egunetan aztertuko dute proposamenek irizpideak, izaera juridikoa eta saria jasotzeko beharrezkoak diren merezimenduak betetzen dituzten. Baheketa egiteko epea azaroaren 22an amaituko da, eta proposamen guztiak aztertu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da, azaroaren 25etik aurrera Bozeramaileen Batzordeak 3 hautagai-zerrenda hauta ditzan, edo, bestela, gehiengo kualifikatuz saritutako pertsona edo erakundea hauta dezan.

Bozeramaileen Batzordeak zuzeneko hautaketarik egiten ez badu, hiru hautagaitzen artean hiritar-bozketa prozesua irekiko da abenduaren 9tik aurrera.