Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Lanbide Heziketako zentro berria kokatuko den eraikina bisitatu du, Correria kaleko 42. Zenbakian. Bizkaiko Hezkuntzako ordezkari Iñaki Orberekin batera, bertatik bertara ezagutu ahal izan du Lanbide Heziketako ikastetxe publikoaren proiektuaren aurrerapena. Ondoren, Balmaseda Bigarren Hezkuntzako Institutua ezagutu dute. Institutu horrek «Web aplikazioen garapena» eta «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» ikasten ari diren ikasleak hartzen ditu behin-behinean, duela gutxi eraberritutako geletan.
Enkarterriko eskualdea bisitatzeko, Karrantza BHI eta herri bereko Concha Haur Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa ere bisitatu dituzte, hezkuntza-komunitateko eragileekin abian dauden proiektuei buruz hitz egiteko.