PRUEBA
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak ZCI proiektuko kideen ordezkaritza bat hartu du, Nafarroa ildo horretan egiten ari den jardunbide egokiak erakusteko. Besteak beste, nazioarteko partzuergo horretako kideek «Navarra te recarga» ibilgailuak kargatzeko hiri-plataforma, Iruñerriko Mankomunitateak mugikortasunaren arloan etorkizunean izango dituen planen aurkezpena eta Iruñeko bizikleten sistema publikoa ezagutu ahal izan zituzten. Proiektuan 9 bazkidek hartzen dute parte eta 2 milioi euroko aurrekontua dute. Horietatik 185.000 euro Nafarroarentzat dira.