Nafarroako Umetoki-lepoko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak 30 urteko emakumeak barne hartuko ditu urtarriletik aurrera

0

Datorren urtarriletik aurrera, Nafarroako Umetoki Lepoko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak 30 urteko emakumeak ere gonbidatuko ditu programan parte hartzera, eta, beraz, data horretatik aurrera, Foru Komunitatean bizi diren 30 eta 65 urte bitarteko emakume guztiek osatuko dute xede-biztanleria. Zehazki, 2025ean 35.648 emakume gonbidatzea aurreikusten da baheketara, 2024an baino 3.000 gehiago – kopuru hori datorren urtean 30 urte beteko dituzten emakumeei dagokie, eta lehen aldiz sartuko dira baheketa horretan –.