Mikel Jauregi sailburuak IDOM bisitatu du, aholkularitza-, ingeniaritza- eta arkitektura-zerbitzu profesionaletan nazioarteko erreferentea den euskal enpresa

0

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua IDOM enpresak Bilbon duen egoitza nagusian izan da gaur. 1957an sortua, IDOM nazioarteko erreferentea da aholkularitza, ingeniaritza eta arkitekturako zerbitzu profesionaletan, 5.300 profesional ditu plantillan eta 125 herrialdetan garatzen du bere jarduera.

Luis Rodríguez Llopis IDOMeko presidenteak hartu du Sailburua. Berarekin batera, Andoitz Korta Industria sailburuordea ere izan da. Bulegoetara egindako bisitan, bertatik bertara ezagutu ahal izan dute IDOMek ekipamendu teknologikoen prototipoak diseinatu eta garatzen dituen zientzia eta teknologiako laborategia.