Legegintzaldiko Planaren hainbat alderdi, lehen sektoreko konpromisoak eta Erkidegoko Nekazaritza Politika (NPB) aztertzen ditu
Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapeneko Kontseiluaren bileraren buru izan da Lakuan.
Bertan, Legegintzaldiko Planaren hainbat alderdi, lehen sektorearen konpromisoak, Erkidegoko Nekazaritza Politika (NPB), aplikazioari eta aurrerakinei dagokienez, eta laguntza sektorialekin lotutako hainbat gai aztertu dira. Sailburuarekin batera, foru diputatuek, nekazaritzako eta abeltzaintzako eragile eta sindikatuek parte hartu dute.