PRUEBA
Nafarroako 2026 eta 2030 urte arteko hurrengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak hartuko dituen neurrietako batzuk zehazte aldera, Nafarroako enpresak, I+G+Bko Nafarroako Sistemako eragileak, SINAI eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak bildu dira gaur goizean Berrikuntzako Ekosistemak ekimenaren lan-jardunaldian. ADItech SINAIko koordinatzaileak antolatu du ekimena, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak finantzatu du. Patricia Fanlo kontseilariak eman dio hasiera saioari.