Justizia sailburuak gizartearen eta pertsonen konpromisoa eskatu du, mehatxu berrien aurrean demokrazia eta Zuzenbide Estatua defendatzeko

0

María Jesús San Josék Bizkaiko Fiskaltzaren egoitza berria inauguratu du gaur. Ekitaldian Estatuko Fiskal Nagusia, Euskadiko Fiskal Nagusia eta EAEJANeko lehendakaria egon dira

 

Justizia eta Giza Eskubideen sailburu María Jesús San Josék Sailaren konpromisoa azpimarratu du, berriro ere: “pertsonen oinarrizko eskubideen berema eta desberdintasunen konponbidea akordioen bidez”. Horrez gain, bere iritziz, Zuzenbide Estatuak eta demokraziak bizi dituen mehatxu ugarien aurrean, beharrezkoak dira “gizartearen eta pertsonen aparteko dosia”.

San Josék eskaera eguerdian egin du Bizkaiko Fiskaltzaren egoitza berriaren inaugurazioan. Eraikin historikoa eta babestua da Bilbokoa, eta azken urteotan birgaitza sakona bizi izan du.  Ekitaldian Estatuko Fiskal Nagusia, Álvaro García, Euskadiko Fiskal Nagusia, Carmen Adán, eta EAEJANeko lehendakaria, Iñaki Subijana, egon dira.  Gonbidatuen artean Eusko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariak, sindikatuen ordezkariak, abokatuen ordezkariak, prokuradoretzakoak, notarioenak eta Estatuko Segurtasun Indarrenak izan dira.

Sailburuak bermatu duenez, demokrazia eta Zuzenbide Estatua dira “aurkitu direnetatik sistemarik onena”, baina mehatxu asko ditu, eta, beraz, “berriro ere beharrezkoak dira gizartearen eta pertsonen aparteko konpromisoa, gizartearen oinarrizko zutabeak defendatzeko, hain zuzen ere, aniztasuna, akordioen bidezko konponbideak eta aurrerapen partekatuaren helburua, pertsonen funtsezko eskubideak bermatuta. Izan ere, horixe da Justizia zerbitzu publikoaren helburua”.

Bere iritziz, “historian momento errazik ez dago, eta Euskadin Justiziaren zerbitzariek bereziki zaila izan dute urte askotan terrorismoaren erruz”. Hori dela eta, fiskalen, epaileen eta borrokako zerbitzari publikoen ezinbesteko papera azpimarratu du, baita “legezko borroka” ere, Euskadi gaur egun bakean bizi dadin egin zutena.  “Nire errekonozimendu espresua euren berebiziko konpormiso pertsonalari, ETAren amaiera eta biktimaegileek ordaintzea ahalbideratu zutelako”, adierazi du.

Asmo handiko proiektua

Fiskaltzaren egoitza berriari dagokionez, San Josék onartu du “asmo handiko” proiektu baten emaitza dela, eta, azaldu duenez, nahiz eta bere lehenengo sailburu etapan hasi zen, duela zazpi urte baino gehiago, eraiki berriaren inaugurazioak aurrerapen handia erakusten du, justizia eskuragarriago, jasangarriago eta egokituagoa lortzeko, beti ere herritarren beharrizanak betetzeko. Horrez gain, adierazi du eraikina, Bilboko Henao Kalean, 9, nahita diseinatu dutela bertako langileen baldintzak hobetzeko: gutxi gora behera, Bizkaiko Fiskaltza  70 profesionalek egiten dute lan bertan. Horrekin batera, gainera, herritarrei zerbitzu duina bermatzea ere lortu nahi da.

Ildo horretatik, egoitza berriaren inaugurazioak Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Euskadin duen “ibilbide-orria” markatzen du. Hurrengo ekintzen artean, San Josék bi justizia-eraikin iragarri ditu Bilbon: batetik, Zabalgune Plazan; bestetik, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren egoitzaren proiektua garatzea. Halaber, adierazi du Donostian Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua eta Justizia Errestauratiboa zabalduko dutela, eta Vitoria-Gasteizen lanean ari direla Justizia zerbitzu publikoaren Instalazioak handitzeko.

Sailburuaren arabera, proiektu horiek, Fiskaltzaren egoitza berriarenarekin batera, “eraikin bat baino askoz gehiago” adierazten dute. Sailaren konpromisoa islatzen dute, herritarrekin eta oinarrizko hainbat baliorekin, eskubideen bermea, baldintza duinak, eskuragarritasuna eta jasangarritasuna, besteak beste. Horiek “oinarrizko” printzipioak dira Euskadin Justizia aurrera egin dezan.