Onartu den Lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko da orain bertan onartua izan dadin
Elkargoa sortzeak balioko du ingurumen-zientzietako tituludun profesionalen jardunean kalitate eta zorroztasuna bermatzeko eta baita ingurumena eta elkargokideen zerbitzuak kontsumitzen eta erabiltzen dituzten pertsonen interesak babesteko ere
Asociación de Ambientólogos IZE-Euskadi elkarteak eskatuta eta elkargo profesional berriak sortzeko eskumena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailarena izanik, sailak Euskadiko Ingurumen Zientzietako Tituludunen Elkargo Profesionala sortzeko Legearen Proiektua garatu du.
Gobernu Kontseiluak, gaur, argi berdea eman dio lege-proiektuari, eta Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, orain, bertan onartua izan dadin.
Profesionalen elkargoa sortzearen helburua da ingurumen-adituen lanbide-profilaren aitorpen formala sustatzea, bai enpresa pribatuan, bai sektore publikoan ere.
Interes publikoaren ikuspegitik, elkargoa sortzeak balioko du ingurumen-zientzietako tituludun profesionalen jardunean kalitate eta zorroztasuna bermatzeko eta baita ingurumena eta elkargokideen zerbitzuak kontsumitzen eta erabiltzen dituzten pertsonen interesak babesteko ere.
Proiektua honela dago egituratuta: zioen azalpena, bost artikulu, hiru xedapen iragankor eta azken xedapen bakarra, zeinetan arautzen den nortasun juridikoa eskuratzea, baita jarduteko lurralde-eremuari, administrazioekiko harremanei eta haien araubide juridikoari buruzko xedapenak ere, barne-araubideaz gain.