Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimena eman du 2024-2025 ikasturterako itunpeko ikastetxeetako 18 liberatu sindikalen kostua finantzatzeko, guztira 1.214.385,07 €-ko zenbatekoaz.
Hezkuntza Administrazioak bere gain hartu du finantzaketa hori, Hezkuntza Sailak eta sektorean ordezkari gehien dituzten sindikatu eta patronalek 2004ko azaroaren 19an sinatutako akordioen indarrez.
Akordio horietan aurreikusitakoaren arabera, Administrazioak urtero finantzatuko du 12 liberatu sindikalen kostua, EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen Hitzarmen Kolektiboaren esparruan, eta 6 liberatuena, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastolen Hitzarmenaren barruan.
Guztizko zenbatekoa 1.214.385,07 € da, eta horren helburua da esparru sindikalean soilik jardun dezaten irakasleak liberatzeak dakarren kostua finantzatzea.