Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailen egitura berriak onartu dira

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailen egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituzten dekretuak.

Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Euskadi Berria estrategia sustatzeko egitura indartu du, legegintzaldiko hiru helburutan oinarrituta: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago.

Sail honek garapen industriala eta energetikoa gidatuko du ekonomiaren eragile eta elementu nagusi gisa, hainbat garapen-elementurekin, besteak beste nazioartekotzea, berrikuntza teknologikoa eta industriala, ekintzailetza eta gizartearen deskarbonizazioa, jasangarritasunaren eta ingurumenaren babesaren helburuei erreparatuta.

Helburu horiek kontuan hartuta, Sailaren antolaketa- eta funtzio-esparru berria honako organo hauetan egituratzen da:

  1. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburua
  • Kabinete Zuzendaritza
  • Zerbitzu Zuzendaritza
  1. Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordetza
  • Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
  • Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza
  1. Industria Sustatzeko sailburuordetza
  • Industria Garatzeko eta Administratzeko Zuzendaritza
  • Ekintzailetza eta Nazioartekotze Zuzendaritza
  1. Trantsizio Energetikoaren sailburuordetza
  • Deskarbonizazio Zuzendaritza
  • Ekonomia Zirkularreko Zuzendaritza
  1. Ingurumen sailburuordetza
  • Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza
  • Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza

Gainera, ondoren zerrendatzen diren sektore publikoko erakundeak ere Sailari atxikita daude:

  • SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
  • EEE – Energiaren Euskal Erakundea/Ente Vasco de la Energía
  • URA – Uraren Euskal Agentzia/Agencia Vasca del Agua
  • IHOBE – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
  • BRTA – Euskal Partzuergo Zientifiko-teknologikoa – Basque Research and Technology Alliance

Era berean, Sail honi atxikita egongo dira, bere sortze-arauetan aurreikusitako baldintzetan, honako kide anitzeko organo hauek:

  • Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua
  • Euskadiko Agregakinen Mahaia
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Batzordea
  • Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Bulegoa
  • Ingurumeneko Aholku Batzordea
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua

Etxebizitza eta Hiri Agenda

Eusko Jaurlaritzan sortu berri den Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak gaur onartu du barne-funtzionamendurako egitura organikoa ezartzen duen dekretua. Egitura horretan, zuzendaritza espezifiko bat aurreikusi da, auzo degradatuak berroneratzeko politikan eta hiri-agendan jardungo dena. Berori euskal 21 udalerritako 25 auzotan bultzatu da dagoeneko. Helburua da Euskadiko bizitegi-parkea klima-aldaketaren aurkako estrategiekin bat etorraraztea eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea. Politika horiek bideratuta daude eraikinen energia-efizientziarekin, irisgarritasun unibertsalarekin, hiri-kalitatearekin eta segurtasunarekin lotutako esku-hartzeak sustatzera.

 

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak indartu eta hobetu egin du bere egitura, etxebizitza duina eta eskuragarria izateko eskubidea sustatzeko.

Etxebizitzaren arloan, sail berriak helburu hauek lortu nahi ditu legegintzaldi honetan: etxebizitza bat eskuratzeko baldintzak ahalbidetzea eta hobetzea, eta Euskadiko etxebizitza-parke publikoa handitzea. Horretarako, estrategia bikoitz bati jarraitzen dio. Alde batetik, eskaintza jasotzen du, lurzoruak mobilizatu eta alokairuko etxebizitza babestuak eraikitzeko, eraikitako hirian jardun eta etxebizitza hutsak mobilizatzeko, erakunde arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua bultzatzeko eta bai jabeei, bai maizterrei onura fiskalak eskaintzeko. Beste alde batetik, eskariaren gainean jarduten da, eta gazteei lehentasuna ematen zaie alokairu babestuko sustapen berrietan, zuzeneko laguntzak eta pizgarri fiskalak eskainita, tenkatutako etxebizitza-merkatuko eremuetan prezioak mugatuta eta jabeei bitartekaritza-sistemen bidez segurtasuna bermatuta.

Hiri Agendaren esparruan, bestalde, Sailaren helburua da lurraldearen antolamendua artikulatzea eta egungo eta etorkizuneko gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-erronkei erantzutea, baita Bultzatu 2050 Hiri Agenda garatzea ere. Plan hau bat dator Nazio Batuen 2030 Agendaren 11. garapen jasangarrirako helburuarekin, eta helburu du hiri-plangintza hobetzea hiri inklusiboekin, seguruekin, erresilienteekin, bizikidetzakoekin eta jakintsuekin, baita gizarte-kohesioa ahalbidetuko duen kalitatezko hiri-garapenarekin ere. Horrela, etxebizitzen eta haien ingurunearen gaineko ekintzak aurreikusten dira, plazak eta kaleak zainduta, gizatiarragoak, jasangarriagoak eta errespetuzkoagoak izan daitezen, bai gizarte-esparruan, bai ingurumen-esparruan.

Helburu horiek kontuan hartuta, Sailaren antolaketa- eta funtzio-esparru berria organo hauetan egituratzen da:

  1. Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua
  • Zuzendaritza Kontseilua
  • Zerbitzu Zuzendaritza
  • Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
  1. Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza 
  • Lurralde Plangintzaren Zuzendaritza
  • Auzoak Berroneratzeko eta Hiri Agendarako Zuzendaritza
  1. Etxebizitza Sailburuordetza
  • Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza
  • Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
  • Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzak

Gainera, kide anitzeko organo hauek ere Sailari atxikita daude:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea.
  • Lurralde Politikarako Aholku Batzordea.
  • EAEko Sektore Publikoko Informazio Geografikoa Koordinatzeko Batzordea.
  • Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua.
  • Nahitaezko Desjabetzeko lurralde-epaimahaiak.
  • Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitzarako Topagunea.

Hauek dira sektore publikoari atxikitako erakundeak:

  • Alokabide – Alokairu publikoaz, eta pertsona, enpresa eta erakundeentzako laguntzaz eta hitzarmenez arduratzen den sozietate publikoa.
  • Visesa – Alokairuko etxebizitza babestua sustatzeko sozietate publikoa.