Euskadik 2.138 afiliatu irabazi ditu azaroan, eta 1.022.898 afiliatu ditu orotara. Langabeziak beherakada txiki bat izan zuen azaroan, 603 langabe gutxiagorekin, eta 62.374 kontratu berri sinatu ziren, % 22 mugagabeak, lan erreformaren ondoren egonkor dirauen zifra
Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenen kopuruak beste maximo historiko bat markatu du, eta horrek berresten du Euskadin enplegua sortzeak oinarri sendoa duela. Zehazki, 1.022.898 afiliatu daude, urrian baino % 0,21 gehiago. Datu on hori azaroan sinatutako kontratu berriei lotuta dago. Guztira, 62.374 kontratu berri sinatu baitziren. Horietatik, % 22 mugagabeak izan ziren, ia lautik bat. Ehuneko hori % 20tik gorakoa da oraindik, lan erreforma egin zenetik mantendu dena. Ziurgabetasunak markatutako nazioarteko testuingurua gorabehera, datuek Eusko Jaurlaritzaren lana indartzen duen egonkortasuna islatzen dute.
En términos interanuales, la afiliación en la Comunidad Autónoma Vasca ha sumado 11.667 trabajadores respecto a noviembre de 2023, lo que supone un 1,15 % más. Los tres territorios vascos han mejorado sus datos de afiliación tanto en términos mensuales como interanuales. Así, Álava alcanza los 168.747 cotizantes, tras un incremento mensual de 201 afiliados (+0,12 %) y 2.116 más en la comparativa interanual (+1,27 %).
Urte arteko datuak kontuan hartuta, Euskadin 11.667 afiliatu daude 2023ko azaroaren aldean; alegia, % 1,15 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako afiliazio datuek hobera egin dute, bai hilekoari dagokionez, bai urte artekoari dagokionez. Arabak 168.747 kotizatzaile ditu, 201 afiliatu gehiago (+% 0,12) izanik azken hilean eta 2.116 gehiago urte arteko konparazioan (+% 1,27).
Bizkaiak 1.759 kotizatzaile gehiago ditu urriarekin alderatuta (+ % 0,34) eta 6.508 gehiago iazko azaroarekin alderatuta (+ % 1,28); Gipuzkoak, berriz, 178 kotizatzaile gehiago azaroan aurreko hilaren aldean (+ % 0,05), eta duela urtebete baino 3.043 gehiago (+ % 0,90).
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoetan erregistratutako langabeen kopurua 603 pertsonatan jaitsi da, hau da, % 0,56 jaitsi da, eta zenbaketa orokorra 107.894 pertsonakoa da. Azaroan langabeziaren zifrek behera egiteko joera horri eutsi zaio 2013tik. Gainera, urte arteko saldoaren bilakaerak erakusten du % 0,24ko jaitsiera izan dela (258 langabe gutxiago), iazko azaroko kopuruekin alderatuta, eta horrek esan nahi du urte arteko saldoa negatiboa izan dela bigarren hilabetez jarraian.
Beste behin ere, eskatzaile gisa gehien hazi den kolektiboa aurreko enplegurik gabeko pertsonena da, eta joera hori sendotu egin da azken hilabeteetan, euskal ekonomiaren martxa onak bultzatuta. Sexuen arabera, langabeziak behera egin duen arren, emakumeen enplegu sorrera gizonena baino hobea izan da hileko konparazioan; izan ere, azaroan 518 emakume atera ziren langabeziatik, eta 85 gizonek lortu dute lana. Adin tarteen arabera, langabeen kopuruak behera egin du oro har, nahiz eta 30 urtetik beherakoen taldea izan den beherakada handiena izan duena (-287), ondoren 30-44ko taldea (-214) eta 45 urtetik gorakoen taldea (-102).
Jardueren arabera, zerbitzu sektorea izan da langabeen beherakada handiena izan duen esparrua (-674), eta ondoren, industria (-128). Hazkunderik handiena aurreko enplegurik gabekoen artean erregistratu da (+181), eta datu horrek Lanbidera lan baten bila hurbiltzen diren pertsonen aktibazio joera berretsi du. Bigarren hilabetez jarraian, informazioak eta komunikazioek (informatika) kontratazio-maila oso altua dute (+3.315), baina sektore horretako kontratu mugagabeak azaroko batez bestekoaren azpitik daude (% 22). Hileko terminoetan, langabeen murrizketaren zatirik handiena iraupen laburreko langabeziatik dator (558 pertsona 603 pertsonatik). Hala ere, urte arteko datuei dagokienez, langabeen beherakada osoa iraupen luzeko langabeziak eragin du.
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean lanean jarraitzen dugu lan bila dabiltzan pertsona guztiek beren helburua lor dezaten. Horretarako, enplegu politika aktiboen aldeko apustua indartuko dugu, bai eta EAEko ekonomia ehunaren premiei erantzutea ere. Izan ere, sare hori dinamikoa da oraindik, aurreikuspen ekonomiko onak dituen testuinguru batean, nahiz eta nazioartean ziurgabetasuna egon.