Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko ereserkiaren bertsio berria eskaintzen du, egungo eta jai-giroko berrinterpretazioarekin

0
PRUEBA

Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitatearen Egunaren ospakizunarekin bat eginez, Broken Brothers Brass Band taldeak Nafarroako Ereserkiaren jai-giroko eta egungo berrinterpretazioa egiteko eskatu du.

Bertsio honek ikuspegi ezberdinetako haize eta perkusioen bidez ereserkia biziberritzen du, bere hizkuntza New Orleanseko (Estatu Batuak) brass band-etara eramanez. Hamar pertsona inguruk osatzen dute, tronpetak, saxoa, tronboia, helicon, kaxa edo bonboa tartean, eta ‘Erresumaren sarrerarako martxa’, XVIII. mendeko jatorrizko partitura, eguneratzen dute, XXI. mendeko testuinguru berri batean eta kale-ingurune batean Nafarroako ereserkia islatzen duen pieza berri bat sortzeko.