San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – Real Madrid

0
PRUEBA

Asteazken honetan, 21:00etan, 2024/25 LaLigako hemeretzigarrenjardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek Real Madrid taldearen aurka jokatuko du San Mamesen asteazken honetan 19. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

 

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

 

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

 

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)

 

2. Klubari lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.

• Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
• Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)

* Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonuek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).

 

SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Asteartean, abenduak 3an, 10:30etik 13:30eta eta 17:30etik 20:00etara.
  • Asteazkenean, abenduak 4an, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik neurketa hasten den arte.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).

 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 23:45era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

 

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera igande honetako partidurako, ordaindu online eta hilararik egin gabe jaso ezazu San Mamesen duzun ‘Poza tabernan’. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian jende pilaketak saihesteko. Estadioan zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Gozatu partidaz San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen Geuria! sports tabernan, 12:30etatik 00:00etara, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta partidua pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchdayren karta eskuragarri duzu.

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna9:30etatik 17:30etara, ohiko eskaintzarekin, eta San Mames Jatetxea13:00etatik 15:30etara, irekita egongo dira.

 

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

20. atearen ondoan kokatuta dagoen Athletic Club Museoa 10:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da, estadiora azken sarrera 16:15ean delarik. Bisitariek 17:00etan dendan amaituko dute estadioko tourra dendan.

16:15etik 19:00etara, museoa bakarrik bisitatu ahal izango da.

Erreserbatu zure plaza