Torres Lehendakariordeak eskatu du inklusioko politika publikoak “babestea eta indartzea kanpoko erasoen” aurrean, «enplegurako zubia» direlako

0
PRUEBA

Enplegu Berrikuntzaren eta Inklusioaren Mapa aurkeztu du Berritzelan Sareak, enpresa pribatuen eta administrazio publikoen enplegagarritasuna eta inklusioa hobetzeko

Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak gaur Gasteizen egindako Erakunde Berritzaileen Sarearen lehen topaketak adierazi duenez, “oso garrantzitsua” da Enplegu eta Inklusio Berrikuntzarako Erakundeen Sareko entitate guztiekin “orain arte izan duguna baino lankidetza biziagoa” izatea.

“Batez ere, enplegu hobeetan lan egin nahi dugu, enplegu onetan. Zentzu horretan, enpleguaren kalitatea sustatu behar dugu, eta jarduera ildo argia dugu: berrikuntzatik lan egin behar dugu autoenpleguan, ekintzailetzan, orientazioan, prestakuntzan edo teknologia berrietan. Lanpostu berriak sortu behar ditugu, baina funtsezkoa da kalitatezkoak izatea”.

Torresek balioan jarri ditu Eusko Jaurlaritzak onartutako inklusio politika publikoak, “zubi bat, igarobide bat, direlako, enplegua lortzeko”, eta adierazi du “herrialde gisa oso harro” sentiarazi behar gaituztela. “Eredu dira beste autonomía erkidego batzuentzat. Babestu eta indartu egin behar ditugu inklusio eta berme politika horien aurkako kanpoko erasoen aurrean”, gaineratu du.

Halaber, Berritzelan Sareak Enplegu eta Inklusio Berrikuntzaren Mapa aurkeztu du gaur. Irtenbideak bilatzeko, eta haien enplegagarritasuna eta inklusioa hobetzen saiatzen diren enpresa edo administrazioen eskura jartzeko ‘leihatila bakarra’ da.

Sare hori osatzen duten erakundeen berrikuntza profila ere eman dute ezagutara, baita arlo horretan garatutako jardunbide egokiak ere. Berritzelan Sarea, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak sustatua, berrikuntza sustatzeko eta administrazio publikoen eta enpresa pribatuen artean esperientziak partekatzeko diseinatutako lankidetza gunea da.

59 entitate

Enpleguko eta Inklusioko Erakunde Berritzaileen Sarea 59 erakundek osatzen dute, guztira. 19 administrazio publiko dira, eta zerbitzuak kudeatzen dituzte enpleguaren eremuan; hala nola, udalak edo agentziak. Beste 17 erakunde pribatuak edo hirugarren sektorekoak dira, 20 enpleguaren esparruan jarduten duten enpresak eta sindikatuak dira, eta gainerako hirurak ezagutza entitateak dira.