116 pertsonek aurkeztu dute 2025eko Hiritar Merezimenduaren Dominetarako hautagaitza

0
PRUEBA

Udalak jasotako proposamenak aztertuko ditu behin betiko zerrenda Bozeramaileen Batzordeari helarazi aurretik, horrek saritutako pertsonak edo erakundeak hautatu ditzan

Guztira 116 pertsona fisiko eta juridikok parte hartu dute 2025eko Hiritar Merezimenduaren Dominen hautaketa-prozesuaren lehen fasean. Horrela, 112 pertsona fisikok (64 emakume eta 52 gizon) eta 4 elkartek hautagaitza proposamenak aurkeztu dituzte.

Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak eta Idazkaritza Juridikoak datozen egunetan aztertuko dute proposamenek irizpideak, izaera juridikoa eta saria jasotzeko beharrezkoak diren merezimenduak betetzen dituzten. Baheketa egiteko epea abenduaren 13an amaituko da, eta proposamen guztiak aztertu ondoren, Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira, gehienez 5 saridunen hautaketa egin dezan.