Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzua prest arnas birusak medio izango den laguntza-eskaera handiagoari aurre egiteko

0

Negua iristearekin eta tenperaturak jaistearen batera, arnas infekzioak areagotzea espero da Nafarroako Foru Komunitateko adin-talde guztietan. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) asteko Zaintza Epidemiologikoaren azken txostenean (abenduaren 4an argitaratua) jasotzen denez, arnas birusen zirkulazioa urte sasoi honetako tarteen barruan aurkitzen da.