2023-2024ko Batxilergoko sari bereziak: Ikasleentzako eta hezkuntza-sistemarentzako aitortza

0

Hezkuntza sailburuak saritutako ikasleen ahalegina, adimena eta hobetzeko bokazioa baloratu ditu, eta euskal hezkuntza-sistema ordezkatzen dutela azpimarratu du. 

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak 2023-2024ko Batxilergoko Sari Bereziak emateko ekitaldian hartu du, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan. Saritutako 16 pertsonak beren goi-mailako ikasketen lehen urtea egiten ari dira aurten, eta sailburuarengandik jaso dute egiaztapen-diploma. Aurretik, 1.235 euro gordineko saria jaso zuten.

15.500 ikasle baino gehiago aritu ziren Batxilergoko bigarren mailan joan den ikasturtean Euskadin, eta, haietatik, 454k Batxilergo Bereziak saritzeko probetan parte hartu zuten. Parte-hartzaile guztiek betetzen zuten Batxilergoan 8,75 puntuko edo hortik gorako batez besteko kalifikazioa lortu izanaren baldintza. Probak ekainaren 13an egin ziren, Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Azterketak hiru ariketaz osatuta zeuden (Batxilergoko modalitatearen berezko jakintzagai bati lotutako proba bat, eta hizkuntzei lotutako bi proba: euskara edo gaztelania, eta atzerriko hizkuntza). Azkenik, puntuaziorik onena lortu zuten 16 ikasleek gaur eguerdian jaso dute saria.

Saritutako bi pertsonak aktiboki hartu dute parte ekitaldiaren hasieran, elkarrizketa baten bidez. Iraia Lorenzok (Barakaldoko IES Antonio Trueba BHIkoak) eta Pablo Lafuentek (CPEIPS Andres Urdaneta HLBHIPkoak) ikasteko prozesuan bizi izan dituzten pasadizoak eta egin dituzten ahaleginak ekarri dituzte gogora, eta eskerrak eman dizkiete senideei eta irakasleei emandako babesagatik. Ekitaldian ikasleen gurasoak eta ikastetxeetako arduradunak ere izan dira. Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko txistuko ikasle Saida Jambrina Gonzalezek eta Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolako (Dantzerti) dantzako ikasle Carolina Lucia Prieto de Garak girotu dute ekitaldia.

Ahalegina, lana, adimena eta bokazioa

Saritutako ikasleei, haien senideei eta ikastetxeetako arduradunei zorionak eman ondoren, Hezkuntzako sailburu Begoña Pedrosak honako hau azpimarratu du: “ikasle hauek saritzea gure hezkuntza-sistema saritzea ere bada”. Pedrosak jardunaldiaren garrantzia azpimarratu du; “izan ere, egunero ez dugu izaten talentua eta ahalegina aitortzeak eta saritzeak ematen duen poza”. Ildo horretan, bertan zeuden ikasleei zuzendu zaie zuzenean, eta, adierazi dienez, “zuetako bakoitzak euskal hezkuntza-sistema ordezkatzen du. Sistemak funtzionatzen duela eta emaitza onak dituela erakusten duen froga zarete zuek. Ezagutzaren bikaintasunean eta hori lortzeko ahaleginean nabarmendu zarete”.

Sailburuak, halaber, 16 ikasleek saria jasotzeko erakutsi dituzten balioak aitortu ditu. Ahalegina, lan handia, adimena eta hobetzeko bokazioa aipatu ditu.

Saritutako ikasleen zerrenda

Pablo Lafuente Aguirrezabal: CPEIPS Padre Andrés Urdaneta HLBHIP – Loiu

Eder Morales Salgado: CPEIPS Carmelitas-Sagrado Corazón HLBHIP – Vitoria-Gasteiz

Muguel Íñiguez López: CPEIPS Vizcaya HLBHIP – Zamudio

Ekain Regil Igual: IES Mungia BHI – Mungia

Anne Ubillos Quintas: CPEIPS Claret Askartza HLBHIP – Leioa

Jon Cecilia Martínez: CPES Oiartzo Batxilergo ikastola BHIP – Errenteria

Maider Otegi Merino: CPES Oiartzo Batxilergo ikastola BHIP – Errenteria

Luar Augusto Delgado: CPEIPS Berrio-Otxoa HLBHIP – Bilbo

Mario Beltrán de Heredia Janackova: CPEIPS Pedagógica San Prudencio S.C.L. HLBHIP – Vitoria-Gasteiz

Unai ZelaiaGozalez: IES Kantauri BHI – Santurtzi

Unai Abad Vivas: IES Balmaseda BHI – Balmaseda

Iraia Lorenzo Bolaños: IES Antonio Trueba BHI – Barakaldo

Paula Manero Balduz: CPEIPS Padre Andrés Urdaneta HLBHIP – Loiu

Javier Elvira Fernández: IES Mendebaldea BHI – Vitoria-Gasteiz

Manex Irigoien Etxebeste: CPES Oiartzo Batxilergo ikastola BHIP -Errenteria

Yeray Alcala Paz: CPES Somorrostro Irakas-gunea BHIP – Muskiz