Donostiako belodromoa aldi baterako itxita egongo da abenduaren 16tik aurrera

0
binary comment

Estalkiko obren fase berri baten hasierak eta euri-iragarpenek atletismoko eta txirrindularitzako pistak ixtea eskatzen dute

Belodromoko estalkia modu integralean eraberritzeko egiten ari diren lanak fase berri batean sartzen ari dira, eta, horren ondorioz, estalki horrek arrisku handiagoa izango du eguraldi txarraren aurrean, bereziki euriaren kasuan.
Horrek esan nahiko du, fase honek irauten duen bitartean, atletismoko eta txirrindularitzako pistetan euria sartzeak eragina izango duela eta erabilera murriztu beharko dela. Egoera hori dela eta, kirol-jardueraren segurtasun-arrazoiak eta hurrengo egunetarako eguraldi-aurreikuspenak kontuan hartuta, atletismoko eta txirrindularitzako pistetarako sarbidea ixtea erabaki da abenduaren 16tik, astelehena, aurrera. Beraz, ezingo da modalitate horietako lehiaketarik edo entrenamendurik egin.

Gainerako kirol-espazioak irekita egongo dira

Instalazioko gainerako kirol-espazioak (gimnasioa, jarduera-aretoak, etab.) normaltasun osoz eta ohiko ordutegian egongo dira irekita.
Atletismoko eta txirrindularitzako pistak berriz irekitzeko data fase berri honetako lanen garapenaren araberakoa izango da, eta, aldi berean, egoera meteorologikoek baldintzatuko dituzte, nahiz eta Donostia Kirolak baliabide gehiago bideratuko dituen lan horien erritmoa indartzeko, itxierak instalazio honetako ohiko kirolarien artean ahalik eta eragin txikiena izan dezan.