Eusko Jaurlaritzak diptiko bat argitaratu du DANAk Valentzian kaltetutako herriekiko elkartasuna bideratzeko

0

Jaurlaritzak azpimarratzen du elkartasuna denboran zehar mantendu behar dela

Eusko Jaurlaritzak gizarte-erakundeen eskutik, diptiko bat argitaratu du Euskadin errotuta dauden eta Valentziako probintzian DANAk eragindako herrietan –bertan azpiegitura bat dutelako– aktiboki lanean ari diren entitateen berri emateko.

Erraz zabaltzeko dokumentu digitala da, euskal gizartearen elkartasuna erakunde horien bitartez bideratu ahal izateko. Jaurlaritzak uste du elkartasunak egokia eta eraginkorra izan behar duela, eta, horretarako, ezinbestekoa dela erantzun antolatua ematea. Une honetan, beharrik handiena da dirua bidaltzea diptikoan jasota dauden organizazio horiek emandako kontuen bidez.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu nahi du joan den urriaren 29an izandako hondamendira begira jarraitu behar dela, ondorioek hor jarraitzen baitute eta beharrezkoa izango baita elkartasuna denboran luzatzea.