Gipuzkoako Foru Aldundiak Algaraklown saritu du, ospitaleko pailazo boluntarioen taldea, ‘sendatzen duten irribarreak’ eskaintzeagatik

0

Algaraklown ospitaleko pailazo taldeak 2024ko Boluntariotzaren Saria jaso du gaur. Zeremonia, hamahirugarren edizioari dagokiona, Foru Jauregiko Gunea zentroan egin da, eta bertan elkarte horrekin lankidetzan diharduten boluntarioen lana nabarmendu da. Ekitaldia Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean egin da, eta ehun pertsona inguru bertaratu dira. Esker oneko, laguntzako eta hurbiltasuneko hitzek markatu dute jardunaldia, baita umore onez beteriko giroak ere, pailazoak tarteko izanda, saihestezina.

XXX. edizioan, Gipuzkoako Boluntariotza Sariak beste behin ere balian jarri du gizarte-lanean eta boluntariotza bultzatzen egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona eta gizarte-erakundeen konpromisoa. Aurten, berrikuntza gisa, ohorezko aintzatespenaz gain, elkarte irabazleak 2.500 euroko saria jaso du.

Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako foru diputatuak Gipuzkoako Boluntariotza Sariaren garrantzia azpimarratu du, boluntariotzaren eta gizarte-ongizatearen alde egindako lanagatik nabarmentzen diren pertsona eta gizarte-erakundeen lana publikoki aitortzeko helburuarekin. «Sari honek nabarmentzen du ekimen hauek pertsonen bizitzan duten eragina, kasu honetan, haurren eta euren familien bizitzan; Gipuzkoa kohesionatuagoa eta solidarioagoa eraikitzen laguntzen dute», adierazi du.

Foru diputatuak nabarmendu duenez, Algaraklownek, ospitaleko pailazoen proiektuarekin, umorea eta enpatia tresna indartsu bihurtu ditu gehien behar dutenei ongizatea eta laguntza emozionala emateko. Sentsibilitatea eta sormena uztartzen dituen lan honek alde nabarmena markatu du egoera zailei aurre egin behar dieten haurren bizitzan, irribarreak ez ezik, une zailetan kontsolamendua ere eskainiz.

Peñak adierazi duenez, sari honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak boluntarioen lan baliotsua aitortu nahi du, eta mugimendu honen boterea balorean jarri, gizartearen aldaketa positiboaren eragile gisa. Sari honek gogorarazten du ekintza solidarioek benetako eragin iraunkorra dutela, eta herritarrak inspiratzen dituela Gipuzkoa kohesionatuago eta gizatiarrago bat lortzen laguntzen duten ekimenetan parte hartzera.