Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatean Uholde Arriskuaren Aurreko Larrialdi Planaren 0 maila indarrean mantentzen du, denboralea noiz arinduko zain. Prezipitazioak, oro har, gertakariaren hasieran espero zirenak baino txikiagoak izan dira, eta Arga ibaiak goia jo du Iruñerrian, igandeko 23:30ean, segundoko 206,82 metro kubikorekin.