Nazio Batuek sustatutako Gizonen Berdintasunaren aldeko lehen Sarearen aurkezpenean parte hartu du Emakundek

0

Emakundek abenduaren 4an eta 5ean parte hartu du Aswan-en (Egipto), NBE Emakumeak erakundeak herrialde arabiarretan sustatutako Gizonen Berdintasunerako Sarearen lehen topaketan.

Emakundek jakitera eman zuen 2017tik zer lan egiten duen Euskadin kargu politikoak betetzen dituzten gizonen berdintasunaren aldeko inplikazioa sustatzeko, Gizonduzen esparruan, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzua.

Hain zuzen ere, lan hori inspirazio-iturri izan da NBE Emakumeak erakundeak sustatutako sarea eratzeko. Sare hori Egipto, Jordania, Libano, Maroko, Palestina eta Tunisiako ordezkariek osatzen dute.
NBE Emakumeak erakundea buru duen Dare to Care 2023-2026 Programan aurreikusitako neurrietako bat da sarea sortzea. Programa horren helburua emakumeen ahalduntzea sustatzea da, gizonak etxeko lanetan eta zaintza-lanetan inplikatuz.

Programa horretan, Emakundek lankidetza teknikoa ematen du, eta eLankidetzak, Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, finantzatzen du, Suediako eta Alemaniako lankidetza-agentziekin batera.
Lan hori Euskadi Basque Country 2030 Agendaren barruan kokatzen da, eta Emakunderen, eLankidetzaren, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren arteko lankidetzaren emaitza da.