Kamioi baten gidaria hil da gaur arratsaldean N-637 errepidean, Larrabetzu parean, errepidetik irten ondoren. Errepidea itxita geratu da Erletxeetarako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira.
Arratsaldeko seiak hogei gutxiagotan, kamioi bat galtzadatik irten da N-637 errepidean, Larrabetzu parean. Gidaria eta bidaiari bakarra ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Zoritxarrez, zaurituak oso lesio larriak izan ditu eta istripuaren lekuan bertan hil da.
Errepidea itxita geratu da Erletxeetarako noranzkoan, eta zirkulazioa Larrabetzutik desbideratzen ari dira; ondorioz, auto-ilarak sortzen ari dira.