Elena Guede, Inmaculada Ortiz eta Susana Andrés enpresari eta zuzendariak saria jaso dute AEDko Bizkaia enpresa-sariaren XVIII. edizioan. Ekitaldian, Isabel Iturbe AEDko presidentea buru zela, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea izan ziren, besteak beste.
Emakumezko enpresaburu bat eta bi zuzendari errekonozimendua jaso dute egindako ibilbide profesional nabarmenagatik eta, batez ere, emakumeak Bizkaiko enpresa-sarean eraginkortasunez sartzea ahalbidetzeko beren enpresetan politikak inplementatzeko etengabe egindako lanagatik. Aurtengo sarituak honako hauek izan dira: Elena Guede Vázquez, Cementos Lemona CRH enpresako Jasangarritasun Estrategiako presidenteorde seniorra; Inmaculada Ortiz Aspizua, Ortiz Aspizua Hnos. S.L.U. ZITRO enpresako jabea eta zuzendari nagusia; eta Susana Andrés Gorogojo, Laboral Kutxako merkataritza-arloko zuzendaria.
Jaione Ganzarain sailburuordeak azpimarratu duenez, «AED – Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen lana funtsezkoa da emakumeak enpresa-munduan ikusarazteko. Sari hauek tresna garrantzitsua da ibilbide profesional nabarmenak dituzten emakume zuzendari eta enpresariei merezitako errekonozimendua emateko. Emakumezko erreferente gehiago behar ditugu gure enpresetan».