Lutxanako liburutegiak Irakurketa Errazako liburu baten irakurketa publiko eta jarraitua antolatuko du

0

Ekimena USOA tailerrarekin lankidetzan gauzatuko da. Aukeratutako liburua bere plantillaren ordezkaritza batek irakurriko du. Irakurketa Errazako liburuak, edukiari, hizkuntzari eta formari dagokienez, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurtzeko eta ulertzeko eginak daude. Irakurketa abenduaren 12an izango da, 10:00etatik aurrera. Publikoari irekita egongo da.

Lutxanako liburutegiak Irakurketa Errazako liburu bat irakurriko du abenduaren 12an. Material horiek, edukiari, hizkuntzari eta formari dagokienez, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurtzeko eta ulertzeko eginak dira.

Ekimena USOA tailerrarekin elkarlanean gauzatuko da. Bere plantillaren ordezkaritza batek irakurriko du aukeratutako liburua. Ekitaldia 10: 00etan hasiko da eta jendearentzat zabalik egongo da.

La pianista de las manos mágicas

Aukeratutako liburua Alicia Torra de Larrocharen «La pianista de las manos mágicas» da, eta Vegueta Ediciones argitaletxeak argitaratu du. Alicia de Larrocha pianistaren biografia da, garai guztietako piano-jotzailerik onenetakoa. Musikarako grina laster hasi zitzaion, bost urterekin eman zuen lehen emanaldia, eta Madrilen egin zuen debuta hamabi urterekin. Bere karrera, munduko areto onenetan jotzera eraman zuena, zorabiagarria izan zen, urtean ehun kontzertu baino gehiago ematera iritsiz.

Irakurketa Erraza

IFLAren (International Federation of Library Associations and Institutions) eta Inclusion Europe-ren nazioarteko jarraibideei  jarraitzen dieten liburuak dira.

Irakurketa Erraza pertsona guztiei zuzenduta dago, batez ere irakurtzeko zailtasun iraunkorrak dituztenei (ikaskuntzaren nahasmenduak, dibertsitate funtzionala, zahardadea, etab.) edo iragankorrak dituztenei (immigrazioa, irakurketan berandu hastea, eskolaratze eskasa, etab.).

Barakaldoko liburutegiek Irakurketa Errazeko liburuak eta materialak dituzte beren funtsetan.

La Lectura Fácil se dirige a todas las personas, en especial a aquellas que tienen dificultades lectoras permanentes (trastornos del aprendizaje, diversidad funcional, senilidad, etc.) o transitorias (inmigración, incorporación tardía a la lectura, escolarización deficiente, etc.)

Las bibliotecas de Barakaldo cuentan en sus fondos con libros y materiales de Lectura Fácil.