Amaia Barredoren ustez, «Mercosurrek aukera ekonomiko esanguratsuak eskaintzen ditu, baina konpentsazio-neurri argiak behar ditu, babes-klausulak dituztenak»

0
  • Beharrezkotzat jotzen du «Europar Batasunaren mugako kontrolak indartzea eta jatorri-deitura duten produktuak sustatzea».
  • «EB-Mercosur akordioak Europako nekazaritzako elikagaien esportazioak bultzatzeko ahalmena du, bereziki ardoa, oliba-olioa eta kontserbak»

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailbururen iritziz, «Mercosur´rekin egindako akordioak aukera ekonomiko esanguratsuak eskaintzen dituen arren, konpentsazio-neurri argiekin batera ezarri behar dira, babes-klausulak barne, Europar Batasunaren mugako kontrolak indartzea eta jatorri-deitura duten produktuak sustatzea».