Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Ninguna noche en llamas inauguratu du

0

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Ninguna noche en llamas inauguratu du, Abel Jaramillo artistak Babestu, Sorkuntzari Laguntzeko programaren egoitza ixteko sortu duen erakusketa.

Begiradaz eta entzuteaz hausnartzeko proiektu bat
Diziplina anitzeko proiektu hau mugimenduan dagoen irudiaren eta idazketaren artean dago, eta kontakizunen eraikuntza, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzaren bidez eraldatzeko ideia eta une desberdinetan igarotzen eta kopiatzen diren irudiak jorratzen ditu.

Suarekin hizketan ari diren istorio batzuetatik abiatuta, artistak “pelikula modular” bat lantzen du, eta “hausnarketa egiten du begiradaz eta entzuteaz, lekuen eta denboren arteko loturez eta fikzioek duten ahalmen narratiboaz”, dio Abel Jaramillok.

Suarekin harremanean dauden hainbat istoriotatik abiatuta, film modular bat zabaltzen da, filmen trilogia batetik geratzen den pelikula bat. Denek dituzte hausnargai begirada eta entzutea, lekuen eta denboren arteko loturak eta fikzioen ahalmen narratiboa.

Sutea joko bat da kontakizunaren eta irudiaren artean: denborarik ez duen su hura, fikzioa den su hau. Su guztiak diren sua, Cortazarren lanean bezala. Espazio hibrido bat testuaren eta irudiaren arteko mugaz hausnartzeko. Gertakaria eszenan, istorioa beste ahots batean, elkarrekin bizi diren bi su desberdin eta izan ez zen baina gertatu egiten den kontakizun bat.

Abel Jaramilloren erakusketak Banco Sabadell Fundazioaren babesa du, Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programarekin elkarlanean, artea eta kultura sustatzeko eta hedatzeko programaren barruan.

Babestu.Sorkuntza garaikidea babesteko programa
Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programaren helburua sorkuntza eta zabalkunde artistikoa bultzatzea da, Zentroaren programazio-ildoekin lotutako proiektuak hautatuz. Gizartearen eta kultura garaikidearen arteko loturarako Programa Proiektuaren esparruan sortutako proiektua, artearen narratiba berriei begiratzea dakarten prozesu eta ikerketa artistikoei laguntzen die.

Antzerkiaren, performatiboaren, grafikoaren eta eskultura-instalazioaren arteko elkargunean kokatzen diren proposamenak; irudia, gorputza eta ahotsa; artxiboa, artist moving image eta bideo-entsegua; zinema, bideoartea eta new media. Denak daude daude publikoarekin partekatzeko pentsatuta.

2025ean Beatriz Sánchez, Inés García, Estibaliz Sádaba Murguía eta Ivonne Villamil artistak hasiko dituzte beraien egoitzak Lantegian.

Abel Jaramillo
Abel Jaramillo artista da, Arte Ederretan graduatua Gaztela-Mantxako Unibertsitatean eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan masterra UPV/EHUn.

Bilbo, Brusela, Bartzelona, Palma, Granada eta Badajoz hirietan bakarka erakutsi du bere lana. Talde gisa, La Casa Encendida-n, Centro Centro-n, Bikini Wax Eps-en (Mexiko Hiria) edo Fundación Rafael Botí-n (Kordoba) eta Centre del Carmen-en (Valentzia) egindako erakusketetan parte hartu du. Hainbat zentrotan egin ditu egoitzak, hala nola Erromako Espainiako Akademian (Erroma, 2022- 2023), Las Cigarrerasen (Alacant, 2020) eta Hangarren (Lisboa, 2018).