Ertzaintzako agenteek 28 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Donostian, ustez denda batean indarkeriaz lapurtzeagatik, arma zuri batekin mehatxu eginez. Lapurrak borroka egin zuen lokaleko arduradunarekin, eta honek lurrera erori eta hainbat lesio jasan zituen.
Ertzaintzako patruilak Donostiako Bidebieta auzora joan ziren atzo, 16:20 aldera, inguruko establezimendu batean indarkeriazko lapurreta bat egin zutenaren abisua jaso ondoren.
Antza denez, bi gizon lokalera sartu ziren, eta bat atean zelatan egon zen bitartean, bestea langilearengana hurbildu zen eta kutxako dirua eskatu zion. Erasotzaileak labana bat erabili zuen, eta biktimarekin borrokan hasi zen. Biktimari lurrera bultzatu zion, eta hainbat lesio eragin zizkion. Azkenean, egileek alde egin zuten, ezer lapurtu gabe.
Polizia-patruiletako batek gizon bat ikusi zuen inguruko kale batean. Haren deskribapena bat zetorren erasoa egin zuenarekin eta arma zuriz egindako mehatxuekin. Gertakarietan parte hartu zuela egiaztatu ondoren, ertzainek atxilotu egin zuten, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita.
Gaur, asteazkena, goizean, atxilotua Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute.