Foru Gobernuak 1,6 milioirekin laguntzen du udal-poligonoak eta lokalak sustatzea jarduera ekonomikoak garatzeko

0

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du udal poligonoak eta lokalak sustatzeko laguntzen deialdi berri bat 2025ean abiarazteko beharrezkoa den urte anitzeko gasturako konpromisoa hartzeko. Dirulaguntza horien helburua, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustatuta, tokiko eremuan jarduera ekonomikoen garapena sustatzea da, eta, horrela, lurralde osoaren garapen orekatua lortzen laguntzea, bai eta Foru Komunitateko udalerri guztietan biztanleria errotzea ere.