Ekimena abenduaren 12an izango da, 10:00etatik aurrera, eta jendearentzat irekita egongo da. Irakurketa errazeko liburuak, edukiari, hizkuntzari eta formari dagokienez, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurtzeko eta ulertzeko eginak dira. Liburutegien sareak irakurketa errazeko 140 liburu baino gehiago ditu eskuragarri.
Datorren ostegunean, abenduak 12, Lutxanako liburutegian Irakurketa Errazeko liburu bat irakurriko da. Material horiek edukiari, hizkuntzari eta formari dagokienez landuta daude, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurtzeko eta ulertzeko. Ekimena Barakaldoko udal liburutegien saretik sortu da, eta USOA tailerrarekin elkarlanean egingo da. Langileen ordezkaritza batek irakurriko du hautatutako liburua, «La pianista de las manos mágicas». Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta jendearentzat zabalik egongo da. «Barakaldon Irisgarritasun Unibertsalaren Plana lantzen ari gara, hain zuzen ere guztiontzako hiri bat sortzea bilatzen duena, irisgarritasuna hiri-eremutik ez ezik, honelako ekimenen bidez ere landuz, irakurketa erraza sustatuz», azaldu du Nerea Cantero Kultura zinegotziak.
ESKU MAGIKOEN PIANO-JOTZAILEA
La pianista de las manos mágicas de Alicia Torra de Larrocha liburua aukeratu da, Vegueta Ediciones argitaletxeak argitaratua. Alicia de Larrocha pianistaren biografia bat da, garai guztietako piano-jotzailerik onenetakoa. Oso goiz hasi zen musikarekiko zaletasuna, eta bost urterekin eman zuen lehen errezitaldia. Madrilen egin zuen debuta, hamabi urterekin. Bere ibilbidea, munduko areto onenetan jotzera eraman zuena, zorabiagarria izan zen, urtean ehun kontzertu baino gehiago ematera iritsiz.
IRAKURKETA ERRAZA
IFLAren (International Federation of Library Associations and Institutions) eta Inclusion Europe-ren hizkuntza, edukia eta formari buruzko nazioarteko jarraibideei jarraitzen dieten liburuak dira. Barakaldoko liburutegien sareak irakurketa errazeko 140 liburu baino gehiago ditu herritarren eskura, baita hainbat material ere.
Irakurketa erraza pertsona guztiei zuzentzen zaie, batez ere irakurketa-zailtasun iraunkorrak (ikaskuntzaren nahasmenduak, dibertsitate funtzionala, senilitatea, etab.) edo iragankorrak (immigrazioa, berandu sartzea irakurketan, eskolatze eskasa, etab.) dituztenei. «Barakaldon oso aurreratuta daukagu Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala. Plan horretan, hirigintzaren mailako irisgarritasuna ez ezik, honelako ekintzak ere kontuan hartzen dira: dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako zerbitzuak eskaintzen dira, eta liburutegietan irakurketa errazeko liburuak izateko aukera ere bai», amaitu du Canterok.