28 startupek eta 18 ETEk elkarlanean jardungo dute 2025ean digitalizazio-proiektuak garatu ahal izateko – SPRI

0

28 startupek eta 18 ETEk lankidetzan jardungo dute 2025ean berrikuntza-proiektuak garatu ahal izateko, SPRIk kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren BIND SME programari esker. Programa hori euskal ETEen digitalizazioa sustatzera bideratuta dago, mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan. Programa BIND berrikuntza irekiko plataformaren parte da. Plataforma hori nazioarteko erreferentzia bat da, eta 310 proiektu baino gehiago garatu eta 240 startup azeleratu ditu.

Parte hartzen duten EAEko 18 ETEak erreferenteak dira beren sektoreetan:

  • AAC Centro de Acústica Aplicada: kutsadura akustikoaren eta bibrazioen arloan espezializatuak.
  • A&B: garbiketan eta mantentze-lanetan espezializatutako bioteknologiako laborategiak.
  • Agaleus: industria-hondakinak kudeatzen ditu.
  • AJL Ophtalmic: oftalmologiarako osasun-produktuen fabrikazioan espezializatua.
  • Corsam: igogailuen instalazioan eta eraikinen birgaitzean espezializatua.
  • Ecenarro: automobilgintzaren sektorerako hotzeko estanpazioan aditua.
  • Eralki Engineering: bibrazio-makinetan adituak.
  • Frioport: kontrolpeko tenperaturako biltegiratze logistikoko zerbitzuen enpresa.
  • GERmh: doitasunezko artezteko makinak fabrikatzen ditu.
  • Lezama Eraispenak: industria-sektore guztietan eraispenak egitera bideratua.
  • Tradebe: hondakin arriskutsuak ezabatzeko enpresa.
  • Loire Gestamp: automobil-osagaiak diseinatu, garatu eta fabrikatzen dituen enpresa multinazionala.
  • Loramendi: galdaketa-soluzioen diseinu eta hornidura globalera bideratutako enpresa.
  • Mecanizados Harri: mota guztietako serieen biraketa-mekanizazioan dihardute.
  • Ojmar: sarraila adimendunen manufaktura-enpresa.
  • Ona EDM: elektrohigaduran espezializatua hainbat sektoretan.
  • Ondarreta: altzari-enpresa.
  • Zikotz: eraikinak egiten eta birgaitzen espezializatua.

BIND SMEren laugarren edizio honetan, ETE horiek guztira 9 erronka teknologiko abiarazi zituzten, eta horietara 210 proposamen aurkeztu ziren. Hautagaitza guztietatik, ETEek 28 aukeratu zituzten; horietatik, % 71k adimen artifiziala aplikatzen dute, eta % 50ek IoT teknologia aukeratzen dute ETEen etorkizuneko beharrei erantzuteko.

Jatorriari dagokionez, finalistetatik 6 Bizkaikoak dira, 4 Gipuzkoakoak eta 3 Arabakoak. 13 Estatuko gainerako herrialdeetatik datoz, besteak beste, Madril, Bartzelona eta Valentziatik. Gainera, fase honetarako Mexikoko eta Poloniako nazioarteko 2 startup aukeratu dira.

BIND SMEren 4. edizioko startup finalistak, ETEekin datorren urtean berrikuntza-proiektuak garatzeko negoziazio-prozesua hasiko dutenak, honako hauek dira:

Negoziazio horien emaitza 2025eko otsailean jakingo da, ETEen eta startupen arteko berrikuntza-proiektuak garatzen hasten direnean. Ezagutu gehiago hemen.

BINDi buruz 

BIND industria adimenduneko berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI Taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bidez. Gaur egun, egoitza Euskadin duten eta sektorean erreferente diren ETE, sozietate publiko eta enpresa nagusietatik 100 baino gehiagoren lankidetza du, haien artean Angulas Aguinaga, Iberdrola, ITP Aero, Mercedes-Benz, Siemens Gamesa, Quirónsalud eta Coca-Cola Europacific Partners, besteak beste. Ekimen honek hiru helburu ditu: startupen garapena bizkortzea euskal industria-ekosisteman, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema ekintzailetza industrial aurreratuaren hub gisa kokatzea. 2016az geroztik, BINDek 3 programa eta ekimen ditu, 220 startup baino gehiago bultzatu eta 330 proiektu garatu dituztenak