Donostia Kirolak 50.000 abonatu baino gehiago ditu urte amaieran

0
POLIDEPORTIVO ALZA. SAN SEBASTIAN. 20220420. JUANTXO LUSA

2025erako Kirol Txartelaren abonu berriak abenduaren 16tik aurrera, astelehena, hasi ahal izango dira ateratzen.

Donostia Kirolak abonatuen errekorra hautsi du 2024. urtearen amaieran, Kirol Txartelaren 50.000 abonatuen marka historikoa gaindituz.

Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotzi Iñaki Gabaraianek nabarmendu du «Donostia Kirola Gipuzkoako lehen erakundea dela bazkide kopuruari dagokionez. Merezimendu kolektiboa da, eta bat egiten dute hiriaren kirol-dinamismoak, udalaren kirol-instalazioen eraikuntzak eta hobekuntzak eta Kirol Txartelak abonatuei eskaintzen dizkien zerbitzuen, ikastaroen eta leihatilen eskaintza zabalak «.

Hazkunde-tasarik handienetako bat 16 eta 25 urte bitarteko pertsonen artean gertatzen ari da, eta azken urteetan % 50eko hazkundea izan du, batez ere adin horretako pertsonen gimnasioetara joateak izan duen gorakadaren ondorioz. Era berean, adin-tarte horretan, Kirol Txartela duten emakumeen ehunekoaren hazkundea batez bestekoa baino askoz handiagoa da.

Gauza bera gertatzen da 60 urtetik gorako pertsonekin: hazkundea % 50etik gorakoa izan da azken sei urteetan, eta adin horretako emakumeak izan dira abonatuen datu hori gehien handitu dutenak.

Abenduaren 16an irekiko da abonamendu berriak eskatzeko epea

Donostia Kirolak abenduaren 16an, astelehena, irekiko du Kirol Txartelaren 2025. urterako abonuak eskatzeko epea. Horrela, abonatzen diren pertsonek egun horretatik bertatik izango dute kirol-instalazioetarako sarbidea, urtarrilaren 1era arte itxaron gabe. Gainera, Kirol Txartela opari ezin hobea izan daiteke Gabon hauetan.

Kirol Txartelaren modalitateen prezioak 2025erako eguneratuko dira, modalitate guztietan %3,9ko igoerarekin. Igoera hori bat dator Udalak 2025ean udal-tasa gehienetarako onartutakoarekin Igoera horrek esan nahi du, adibidez, helduen abonuak daukan pertsona batek hilean 0,80€ gehiago ordainduko dituela, eta familiako abonu batek 1,34€ gehiago hilean.

 

2025. urterako Kirol Txartelak barne hartzen dituen zerbitzuak

 

Azken urteotan egindako ekintzekin (Altza Kiroldegi berria, Zuhaizti eraberritzea, gimnasio berriak Yoldin, Loiolako Erriberan, Bentaberrin, Intxaurrondon eta Etxadin), Kirol Txartelak 17 kirol-instalazioetara sartzeko aukera emango du 2025ean, eta aukera emango du igerilekuak (7 kiroldegi igerilekuekin) eta gimnasioak (5.200 m2 gimnasio ekipatuekin) libreki erabiltzeko, oinarrizko entrenamendu pertsonalizatua egiteko, doako kirol-jarduerak egiteko (Abonatuaren Ordua, Europako Astea, Gabonetan Non Stop), Kirol Ekintzak Kanpainako ikastaroen prezioetan % 50eko deskontua egiteko eta Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzura sartzeko.