Abenduaren 14tik urtarrilaren 5era arte
Gabonak Zuretzat programa, beste behin ere, Donostiara iritsi da. Aurten, abenduaren 14tik urtarrilaren 5era, 350 jarduera baino gehiago eskainiko ditu haurrentzat, familientzat eta gazteentzat.
Gabonak Zuretzat programaren helburua da donostiarren eskura eskaintza ludiko eta kultural zabala jartzea (tailerrak, magia ikuskizunak edo antzezlanak, besteak beste), hiriko auzoetan kontsumista ez den aisialdiaz goza dezaten.
Irudiari dagokionez, programaren aurtengo identitate grafikoa Usandizaga Ikastetxeko Diseinu Grafiko Goi mailako Heziketa Zikloaren eta Donostia Gazteriaren arteko elkarlanari esker sortutakoa da.
Diseinu Zikloko lehen mailako ikasleek 15 proposamen ezberdin prestatu dituzte. Aurkeztutako diseinuen artean, Unai Oruesagastiren proposamena hautatu da 2024ko estanpa gisa. Aukeratutako irudia, gainera, webgunean eta sare sozialetan zabalduko da, baita dBuseko pantailetan eta hiriko hainbat tokitan banatutako flyerrean ere.
Azkenik, nabarmendu nahi da Donostia Gazteriak diseinatu duela jarduera-programa, aisialdiko elkarteekin, Donostia Kulturarekin eta hiriko beste eragile batzuekin batera.