Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak sariak eman dizkie gaur goizean Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroak (CEIN) kudeatzen duen eta departamentuak garatzen duen ‘Impulso Emprendedor’ ekimenean parte hartzen duten startupei. Emanaldian Irujo kontseilariarekin batera izan dira Garbiñe Basterra Energia, I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia eta Uxue Itoiz CEINeko zuzendari kudeatzailea.