Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera – SPRI

0

1997az geroztik, Nomada berrikuntzaren eta benetakotasunaren erreferente izan da, antzinako alfonbra tribal eta nomaden milaka urteko artea tresna teknologiko aurreratuenekin uztartuz. Glasgown sortu zuen Nerea, Asia Erdialdearen eta Ekialde Hurbilaren zale amorratua, eta bere senarra, Alistair Baird arkitekto eskoziarraren laguntzarekin. Nomada bidezko merkataritza, sormenerako eta iraunkortasunerako gune bakar gisa finkatu d

2001ean, Nerea eta Alistair Donostiara itzuli ziren eta Nomada Donostiako Alde Zaharrean, Nerearen jaioterrian, kokatu zuten. Handik Iran, Turkia, Nepal, India edo Thailandiara bidaiatzen dute, alfonbra, kilims eta antzinako ehun onenen bila. Bidezko Merkataritzako tailerretara ere joaten dira, alfonbra garaikideak zuzenean erosteko. Horrela, salmentatik haratago doan negozio-eredua lortu dute, artea, kultura eta teknologia uztartuz.

Berrikuntza eta teknologia artearen zerbitzura

Nomadak etengabeko prozesu gisa ulertzen du berrikuntza, tradizionalki estatikoa izan den sektore bateko joerei aurrea hartuz. Bere online presentziari esker, 1.100 erreferentzia baino gehiagorekin eta astero eguneratutako webgune batekin, Nomadak bere negozioa nazioartera zabaltzea lortu du, bere produktuak 50 herrialde baino gehiagotara esportatuz. Gainera, Errealitate Areagotuaren inplementazio aitzindariari esker, bezeroek alfonbrak eta kilimak ikus ditzakete beren etxeetan, eta, produktuen aukeraketa erraztuz.

Alfonbra garaikideen diseinua, gehienak Alistairrek eginak, egungo joeretara egokitzen da, eta 2024an “Basque Ocean” bilduma kaleratu zuten, euskal kostaldean inspiratua. Horrez gain, Alistairrek bezeroentzako pieza pertsonalizatuak sortzen ditu, diseinua, tamaina eta kolorea bere behar espezifikoetara egokituz.

Kultura eta arte-topagunea

Nomadak bilakaera izan du sorreratik, eta Donostiako erakusketa-gune eta kultura-topagune bihurtu da. 150 metro karratuetan, alfonbrak saltzeaz gain, bertako artisten lana ikusgai jartzen da, beren lanak alfonbran erreproduzituz. Alfonbra bihurtutako piezak dituzten artisten artean Eduardo Chillida, Koldobika Jauregi, Zumeta eta Goenaga daude, besteak beste. Obra horietako batzuk espazio publikoetan daude ikusgai, hala nola Chillidaren “Gurutze” alfonbra IESU elizan, Rafael Moneok diseinatua.

Jasangarritasuna eta bidezko merkataritza

Iraunkortasuna ardatz transbertsala da nomadaren proiektu guztietan. “Upcycling” filosofia oso aferian dago bere lanean, antzinako alfonbrak eta vintagea berrerabiliz pieza berriak sortzeko, hala nola kuxinak edo patchworkak. Gainera, material biodegradagarriekin ehuntzen dira beti, hala nola artilea, lihoa eta ortiga, hainbat belaunaldik iraun dezaketen produktuen alde eginez.

Nomadak bidezko merkataritzaren politika sendoa mantentzen du, Nepalen eta Turkian tailerrekin zuzenean lan eginez, eta ahal den neurrian bitartekariei uko eginez. Sare horren bidez, emakume ehuleak, errefuxiatuak eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden komunitateak babesten dituzte.

Inspiratzen duen enpresa bat

27 urte baino gehiago daramatzan honetan, Nomada enpresa erreferente gisa finkatu da, ez bakarrik etengabeko bilakaera teknologiko eta sozialagatik, baita justiziarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoagatik ere. Gaur egun, Nomadak mundu bidezkoago baten alde egiten jarraitzen du, aurreiritzirik gabea, eta etengabe berritzen ari den etorkizunera begira.

“Be a nomad!”

www.nomada.biz