Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak txertaketa-estrategia eguneratu du, eta, berrikuntza nagusi gisa, datorren urtarrilaren 1etik aurrera jaiotzen diren haurren errotabirusaren aurkako immunizazioa txertatu du 2025eko bizitza osoko txertaketen egutegian. Babes-neurri hori 4.800 jaiotza ingururi eskaini ahal izango zaie, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Gaixotasun Kutsakorren eta Txertaketen ataleko kalkuluen arabera.