Osasunako jokalariek opariak banatu dituzte NOUen ospitaleratutako haurren artean

0

Osasunako lehen mailako taldeetako jokalariek bisita egin diete gaur goizean Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan ospitaleratuta dauden umeei, eta azkar osatzea opa diete. Zehazki, gizonezkoen taldeko Rubén García, Kike Barja, Abel Bretones, Raúl García, Aitor Fernández eta Pablo Ibáñez, eta emakumezkoen taldeko Celia Ochoa eta Ainhoa Guallar Ama-Haurren Ospitalera joan dira opariak banatzera.