Amaia Barredok “Euskolabel” sustatu du Elgoibarko Gabon Zahar Azokan

0

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Elgoibarko Gabon Zaharreko Azokan parte hartu du, bertako harategiekin elkarlanean, Euskolabel produktuak sustatzeko. Maialen Gurrutxaga alkatearekin batera, Gipuzkoako bertako produktuak erakusteko eta saltzeko jarri dituzten laurogei bat postu bisitatu ditu. Era berean, Urteko Gazta Onenaren XVI. Lehiaketa, Kalamua elkarteak antolatutako “Elgoibar´ko Gabon Zaharretako Saria 2024”, ere ikusi du.

Amaia Barredo sailburua erakusketari batzuekin egon da, eta denboraldiari eta eguraldiak baratze eta laboreen garapenean izan duen eraginari buruz hitz egin dute.

Elgoibarko Gabon Zaharreko Azoka herriko hainbat puntutan egin da goizeko lehenengo orduetatik. Barazkien eta fruten erakusketa, lehiaketa eta salmentak ehunka pertsona erakarri ditu Kalegoen enparantzara. Gainera, elizako arkupeetan, Giza Eskubideen parkean, Aita Agirre eta Kalebarren plazetan eta Urruzuno kalean bertako produktuen salmenta eta erakusketa egin dira: gazta, eztia, landareak, landa-sektoreko tresnak, animalia espezie batzuk, erremintak eta nekazaritzako makineria.

Baltzola eta Lagunak trikitilariek alaitu dituzte kaleak, eta Kalebarren enparantzan Ikastolak saihets-pintxoak eskaini ditu Eusko Labelek babestuta, bertako Armueta, Patxi eta Ziarda harategien laguntzarekin. Egunari amaiera emateko, gaur arratsaldean, 19:00etan, Kittu taldearen emanaldia izango da.