Meltxor, Gaspar eta Baltasar urtarrilaren 5ean, igandea, iritsiko dira Barakaldora. Udala prest dago Errege Magoak Herriko Plazako Karpa Magikoan hartzeko. Lehen topaketa 12:30ean izango da, eta bertan Amaia del Campo alkateak eta udalbatzak giltza magikoa eta hirirako desioen gutuna emango dizkiete. Ekitaldia jende guztiarentzat zabalik dago, sarrera beharrik gabe. Arratsaldean, 18:30etik aurrera, ohiko kabalgata hasiko da, hiriko kale nagusiak zeharkatuko dituena.
Karpa Magikoa 12:30ak inguruan irekiko da, jendea sar dadin. Karparantz paseo labur bat egin ondoren, Errege Magoek bertaratutako haurren gutunak jasoko dituzte eta eszenatokira igoko dira jendea agurtzeko eta txikiei mezu bat helarazteko.
ERREGE MAGOEN KABALGATA, 5EAN, 18:30ETIK AURRERA
Tradizioak agintzen duen bezala, Errege Magoen kabalgata 18:30ean hasiko da San Bizente elizan. Aurten, Foruen pasealekuan egiten ari diren oinezkoentzako obrak direla eta, kalejirak ibilbide desberdina izango du: Elizateko plaza – Eguzkiaguirre – Gernikako Arbola – Landaburu -Arrandi – Nafarroa- Foruen pasealekua – Herriko plaza. 20:00etan, gutxi gorabehera, Herriko Plazara iritsiko gara. Bertan, bisita-txandak hasiko dira, pasea lortu dutenek Erregeekin batera argazki bat atera dezaten.
ERREGE MAGOENTZAKO PASEEN ZOZKETA
Errege Magoak hirian ikusteko bi aukera horiez gain, Udalak aukera eman du haiekin argazki bat egiteko. Aspalditik egiten den tradizioa da, baina aurten zozketa baten bidez lortzen da, interesa duten familia guztiei aukera berdintasuna bermatzeko.
Hala, joan den abenduaren 23tik zabalik egon da jarduera honetara sartzeko aukera ematen duten paseen zozketan izena emateko epea, eta gaur goizean bertan, Errege Magoei opariak banatzen laguntzen dien pajeetako batek zozketa aktibatu duen botoia sakatu du.
Emaitzak abenduaren 30eko 13:00etatik aurrera kontsultatu ahal izango dira https://gonbidapenak.barakaldo.eus webgunean. Gainera, sarrera bat lortu duten familiek mezu elektroniko bat jasoko dute pasahitz batekin. Garrantzitsua da Spam berrikustea, askotan mota horretako emailak erretilu horretara iristen baitira. Pasahitz horrekin, familiak urtarrilaren 1eko (asteazkena) 10:00etatik urtarrilaren 3ko (ostirala) 22:00etara sartu ahal izango dira plataforma berean (https://gonbidapenak.barakaldo.eus ), eskuragarri egongo diren bisita-txandetako bat aukeratzeko. Sartzen diren lehen pertsonek eguna eta ordutegia aukeratzeko posibilitate gehiago izango dituzte, baina zozketan hautatutako pertsona guztiek txanda bat izango dute ziurtatuta.
Txanda aukeratu ondoren, berehala bidaliko da behin betiko gonbidapena e-mailera, karpa magikora sartu ahal izateko. GONBIDAPEN BAKOITZARI ESKER, 4 ADINGABE SAR DAITEZKE KARPAN; BERAZ, ANAI-ARREBEKIN, LEHENGUSINAK ETA LEHENGUSUEKIN, ETA LAGUNEKIN JOAN DAITEKE .