Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita 2025´eko apirilaren 1etik
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eta Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu dute Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Bitariko Batzordearen 2024ko abenduaren 16ko Akordioa, itsasbazterraren antolamenduaren eta kudeaketaren arloan Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. Kudeaketa hori Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita dago.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako hauek sinatu dute eskualdaketa: Imanol Pradales lehendakariak, Noël D ‘Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak, María Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eta Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak.
Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du, halaber, Batzorde Mistoak itsasertzaren antolamenduaren eta kudeaketaren arloan Estatuko Administrazioak dituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko hartutako erabakia.
«Ondorioz —dio BOE´k— Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Estatuko Administrazioak itsasertzaren antolamenduaren eta kudeaketaren arloan dituen eginkizunak eta zerbitzuak, Batzorde Mistoaren Akordioan agertzen denaren arabera eta bertan zehazten diren termino eta baldintzetan».
Eskualdaketa 2025eko apirilaren 1etik aurrera egingo da. Testua Felipe de Borbon erregea eta Angel Víctor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak sinatu dute.