Eusko Jaurlaritzak diskoteketako ikuskapenak areagotu ditu Urtezahar gauean segurtasuna bermatzeko

0

Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eskatuta, ikuskapen- eta kontrol-dispositibo berezi bat burutu zuen Euskadiko diskoteka handietan, urte amaierako ospakizunak segurtasun-baldintzetan eta Euskadiko ikuskizunetako araudia betez egingo zirela bermatzeko.

Ikuskapenak abenduaren 27an hasi ziren eta abenduaren 30era arte egin ziren 700 lagunetik gorako lokaletan, 8 guztira (4 Bizkaian, 2 Araban eta 2 Gipuzkoan). Kontrol horiek areagotu egin ziren urtarrilaren 1eko goizaldean. Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteek egiaztatu zuten kotiloiak behar bezala garatzea.