Eusko Jaurlaritzak «historikotzat» jo du Euskadiko Pilota Federazioa Nazioarteko Federazioan sartu izana

0

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak adierazi duenez, «gaurkoa egun historikoa da Euskal Pilotarentzat bereziki, euskal kirolarentzat orokorrean eta Euskadirentzat, txapelketa ofizialetan Euskadiren kamiseta defendatzeko aukera emango baitie gure pilotariei». Balorazio hau Nazioarteko Pilota Federazioak gaur Euskadiko Pilota Federazioaren sarrera onartu ondoren egin du lehendakariordeak.

Ibone Bengoetxeak nabarmendu du urrats «garrantzitsua» dela baita euskararentzat. Izan ere, batzarrean bertan estatutuak aldatzea erabaki dituzte euskara lanerako hizkuntza ofiziala izan dadin ingelesarekin, frantsesarekin eta gaztelaniarekin batera.

Lehendakariordearen arabera, erabaki hauek bat datoz euskal gizartearen gehiengoaren aldarrikapen garrantzitsu batekin. Gogoratu du horrela dagoela jasota Eusko Jaurlaritzaren gobernu programan, hau da, euskal kirol-federazioei beren selekzioen ofizialtasunerantz aurrera egiteko Jaurlaritza bidelagun izango dela.

Hala, Eusko Jaurlaritza Euskadiko Pilota Federazioari laguntza eskaini dio «irekitzen ari den etapa berri eta ilusioz beteriko honetan» bidelagun izateko, baita ofizialtasuna lortzeko bide horretan, gainerako euskal kirol federazioei ere.