Barakaldo Kirolak-ek Gabon Festaren edizio berri bat antolatu du 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Bertan puzgarriak, familiako bola-igerilekua, patinaje eskola, munduko yinkana handiena bizikletaz, ludoteka, zezen mekanikoa… egongo dira
Barakaldo Kirolak plan ezin hobea prestatu du Barakaldoko neska – mutilek Gabonei agur esan ahal izateko. Gabon Festa Lasesarreko kiroldegian izango da urtarrilaren 3an, ostirala, goizez (11:30etik 14:00etara) eta arratsaldez (17:00etatik 20:00etara). Sarrera guztiz doakoa da eta bertan, 12 urte arteko haurrek aukera ezberdinak aurkituko dituzte gehien gustatzen zaizkien aisialdiko jarduerez gozatzeko. «Festa honekin eskerrak eman nahi dizkiegu familiei Barakaldo Kirolakekin fidatzen direlako eta opari gisa aisialdirako gune bat eskaini nahi diegulako», adierazi du Iñigo Asensio Barakaldo Kirolakeko presidenteak.
Kiroldegia umeentzako parke bihurtuko da, puzgarriekin; rokodromo mekaniko bat eta puzgarri bat, pista amerikarra, jampinga, zezen mekanikoa, familiako bola-igerilekua, ludoteka, partxisa, zurezko trebetasun eta asmamen jokoak, patinaje eskola eta bizikletako munduko yinkanarik handiena.