Bizkaiko Foru Aldundiak Etxegokiren finantzaketa berrituko du 2026ra arte 3,8 milioi euro baino gehiagorekin

0

Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egin du Etxegokirekin duen konpromisoa —Etxegoki foru-zerbitzu bat da, apartamentuak eskaintzen dituena, laguntzarekin batera, desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat, eta  Fekoor-ek kudeatzen du— eta, hala, 3.832.108,2 euroren finantzaketa bideratuko du horretara datozen bi urteetan. Etxegoki foru-zerbitzua Bilboko Txurdinaga auzoan dago, eta bizimodu independentea sustatzen baliatzekoak diren berrikuntza sozial eta teknologikoa biltzen ditu bere baitan.

Etxegokik 21 apartamentu egokitu eta domotizatu dauzka, pertsona egoiliarren autonomia pertsonala eta gizarte-partaidetza bermatzeko. Foru-zerbitzuak desgaitasun fisikoa eta mendekotasun-gradu bat edo bestea duten 34 pertsonari egin die harrera, zeintzuek 18 eta 65 urte bitarteko adina duten.  Etxegokiren ereduak pertsonak jartzen ditu erdigunean, haien nahiak, independentzia eta bizi-proiektuak errespetatuz.

Teknologia pertsonen bizi-kalitatearen zerbitzura

Etxegoki foru-zerbitzuaren apartamentuak berrikuntza teknologikoko laborategi gisa jarduten dira, non bizimodu independenterako laguntzarako gailu eta baliabideak probatzen eta garatzen diren. Eskaintzen dituen baliabideen artean, nabarmentzekoak dira ingurua kontrolatzeko sistemak eta domotika-teknologiak, eguneroko jardunak errazteko eta gizarte-partaidetza sustatzeko diseinatuak.

Auzokideen komunitate bat da, beraz, eta beraren filosofia da dibertsitate funtzionala duten pertsona guztiei dagozkien laguntza-baliabideak ematea, beren bizitza-proiektuak egin ditzaten eta beren bizitzari buruzko erabakiak har ditzaten, betiere pertsonaren nahiak eta independentzia errespetatuz.

Ezagutza egin zaion ibilbide bat

2021ean ireki zenetik, Etxegoki inklusioaren eta jasangarritasunaren ikur izan da, eta hainbat ezagutza egin izan zaio horregatik, hala nola Quality Innovation Award delako saria emanez 2017an. Etxegokiren arrakastaren gakoa ingurune irisgarri eta inklusibo bat da, non pertsona bakoitzak bere bizimoduaren gainean erabaki baitezake, eta non haren dibertsitate funtzionala eta erabakitzeko borondatea errespetatzen baitira.

Finantzaketa honela berriturik, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du bere erabakia, autonomia pertsonala eta komunitatean integratzea sustatzen dituzten proiektuen alde egitekoa, eta Bizkaia inklusiboago eta berritzaileago bat eraikitzeari ekinez.