- Ekitaldia 2025eko otsailean egingo da, 112ren Europako Egunarekin bat etorriz
- Era berean, gizarteari zerbitzua ematen 10 eta 25 urte bete dituzten boluntarioen lana ere aitortuko da
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratu dira 2024an babes zibilaren arloan merezimenduzko ekintzak egin zituzten edo lan solidario bat egin zuten pertsonei Jaurlaritzak egindako aitorpenak. Oraingo honetan, Gobernuak Larrialdietako eta Babes Zibileko Merezimenduzko 38 domina (37 bereizgarri berdekoak eta bat bereizgarri gorrikoa) eman ditu, bai eta 30 diploma ere aurtengo ekitaldian zerbitzuan 10 eta 25 urte bete dituzten babes zibilaren arloko boluntarioentzat.
Gogoratu behar da bereizgarri gorriko domina pertsonak edo ondasunak arriskuan jarri dituen larrialdi-egoera batean aparteko karra, ausardia, gizatasuna edo gizarte-elkartasuna erakutsi duten ekintza edo jarduera bikainen kategoriari dagokiola.
Bestalde, bereizgarri berdeko domina, besteak beste, larrialdi egoera batean pertsonak eta ondasunak babesten eta zaintzen edo larrialdiaren ondorioak murrizten laguntzeko erabakigarriak diren eta herritarrek egin dituzten, eta Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren helburuei laguntzen dieten, merezimenduzko ekintza, jarduketa edo egitateak saritzeko da.
BEREIZGARRI GORRIKO 1 DOMINA
- 2024ko abuztuaren 28an, Joseba Larruzea Motxobek, Mungiako udaltzainak, Huescako Pirinioetan mendi-ibilbide bat egiten ari zenean, Panticosa inguruan 50 metroko horma batetik erori zen mendizale bat sorotsi zuen eta erabilgarritasunez lagundu zuen bere bizia salbatzen.
BEREIZGARRI BERDEKO 37 DOMINA
- 2024ko otsailaren 23an, G.C ertzainak erabakigarritasunez lagundu zuen urtebete eta zortzi hilabete zituen Mai txikiaren bizia salbatzen, Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman baitzuen auto ofizialean itotze-sintomak zituela ikusita.
- 2024ko maiatzaren 14an, Unatz Loza Villarragut 15 urteko gazteak bere amaren eta 14 hilabeteko arrebaren biziak salbatzen lagundu duen, Bermeoko eraikin batean sutea gertatu zenean.
- 2024ko otsailaren 1ean, Leire Goñi Artaraz erizainak bihotzekoak eman berri zion 62 urteko gizon bat artatu zuen Basauriko Artunduaga kiroldegian.
- 2024ko otsailaren 2an, Sergio Castellanos Marcosek, Bilboko Udaltzaingoko agenteak, Elkano kaleko komisarian, polizia-egoitza dagoen eraikin bereko bizilaguna zen emakume bati lagundu zion fruta-zati batekin trabatu ondoren.
- 2024ko maiatzaren 26an, Ertzaintzako D.R. LL. eta A.R.M. agenteek, Ertzaintzako beste lankide batzuen laguntzarekin, Orion (Gipuzkoa) Oria ibaira erori zen gazte baten bizia salbatzen lagundu zuten.
- 2024ko urtarrilaren 11n, Ziratz Suárez Deustok, Lanaldeneko langile eta 112ko operadore-zerbitzuko koordinatzaileak, Getxon, kalean, ondoeza izan zuen gizon baten bizia salbatzen lagundu zuen.
- 2024ko uztailaren 25ean, Pasaiako Portuan kayaketan zebiltzan Iñigo Lois Caperochipi eta Antton Araneta Herguedas kirolariek eta Iñaki Macias Lasherasek, portuko langileak, erabakigarritasunez lagundu zuten Lezoko dartsenatik uretara erori zen neska gazte baten bizia salbatzen.
- 2024ko abuztuaren 12an, Castellóko Acossebre herrian oporretan zegoen Ertzaintzako J.G.L. agenteak bizia salbatu zion emakume bati, Las Fuentes hondartzako uretan ahuspez eta konortea erdi galduta zegoela ohartu zenean.
- 2024ko abuztuaren 16an, zerbitzutik kanpora zegoen I.M.E. ertzainak eragotzi zuen gizon batek beste bat goitik behera botatzea Donostiako kaiko pantalanaren parean.
- 2024ko azaroaren 10ean, Javier Rodríguez Díazek, Behobia-Donostia lasterketan parte hartu behar zuen kirolariak, erabakigarritasunez lagundu zuen Urumea ibaira erori zen gazte baten bizia salbatzen.
- 2024ko maiatzaren 19an, Dimitri Ermolenkok, Altsasun bizi den ukrainarrak, Txindoki mendian, ia 1.000 metroko altueran, irrist egin eta pendizean behera erori zen emakume bat larri zaurituta aurkitu zuen. Dimitrik, une horretan Larraitz inguruan paseatzen ari zenak eta Txindokira igotzera zihoanak, zaunkaka ari zen eta hankak ukitzen zizkion, eta behe-laino artean hari jarraitzeko adierazten zion, txakur batekin topo egin zuen. Horrela, txakurraren laguntzaz, Dimitrik Braco de Weimar eta artzain-txakur nahasketa den LURen jabea zen mendizalea zegoen lekura iristea lortu zuen.
- 2024ko apirilaren 16an, Iker Vega Fernándezek, Bilboko Udaleko garbiketa-zerbitzuko langileak, eta Iker Bitor de Arbeloa Perozo herritarrak San Anton zubiaren parean itsasadarreko uretara erori zen neska gazte bat erreskatatu zuten.
- 2024ko urriaren 12an, Marco Antonio Piedrahita Jiménezek eta Markel Villamandos Tellaeche Bilboko udaltzainak, Zubizuriko zubitik itsasadarreko uretara erori zen gizon bat erreskatatu zuten.
- 2024ko ekainaren 13an, Jon Ansotegui Gómezek, Jaime Hormaechea Aldamiz-Echevarríak, Rafael Ramos Urrutiak, Pablo Ruiz Omeñacak, Eduardo Medina Urrutiak eta Alberto González Chuecak, guztiak ontzi bateko tripulatzaileak, Sukarrietako San Antonio hondartzako harkaitzetan, itsasgoraren igoeraren ondorioz, harrapatuta geratu zen gizon bati bizia salbatu zioten.
- 2024ko ekainaren 4an, Izaskun Martínez de Lizarduy Resano eta Francisco Javier Merino Mellado Getxoko udaltzainek, Aritz Gorozika Legarreta Suteak Itzaltzeko Foru Zerbitzuko suhiltzaile eta sarjentuarekin batera, Algortako atari bateko beirazko ate bat gainera erori zitzaion eta zauri larriak eragin zizkion gazte bati lagundu zioten, odolustea eragotziz.
- 2024ko abuztuaren 25ean, Bilboko jaietan, Ertzaintzako I.H.B eta B.Z.S. agenteek San Frantzisko auzoaren parean itsasadarrera erori zen gazte bat erreskatatu zuten.
- 2023ko abenduaren 22an, sute handi bat gertatu zen Balmasedako San Severino plazako zurezko egitura zuen eraikin batean, eta Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek lanak zituzten sua itzaltzeko, ezin baitzuten barrutik lan egin eta kanpotik ezinezkoa baitzen sugarren oinarrira iristea. Suteak itzaltzeko zerbitzuek aldameneko eraikinetik esku hartzeko aukera ikusi zuten, eta, azkenean, bertatik itzali ahal izan zuten sua. Horretarako, José Manuel Ortiz Maurizen laguntza solidario eta eskuzabala izan zuten, bere etxean sartzen utzi baitzien, eta bertatik suari eraso egiteko bi lerro antolatu ahal izan zituzten eta handik egin zituzten sua itzaltzeko eta kontrolatzeko lanak.
- 2024ko martxoaren 23an, Adriana Andrés García eta Javier Sáenz de Arzamendi Garzarón Amurrioko udaltzaingoko agenteek bertako baserri bateko sutean harrapatuta geratu zen 83 urteko gizon bat erreskatatu zuten.
- 2024ko martxoaren 7an, Jaime Bisabarroz Alcalá eta Erik Molina Goñi Donostiako Udaltzaingoko agenteek,Urgull mendiko komun eramangarri baten barruan labana batekin bere burua lesionatu zuen 20 urteko gazte bati bizia salbatzen lagundu zuten.
- 2024ko irailaren 30ean, Iker De la Llosa Beraza Arrigorriagako Udaltzaingoko agenteak, beste bi lankiderekin batera, herritar bati bizia salbatzen lagundu zuen erabakigarritasunez BBB egin izanari esker.
- 2024ko irailaren 30ean, Iker Telleria Villamor Arrigorriagako Udaltzaingoko agenteak, beste bi lankiderekin batera, herritar bati bizia salbatzen lagundu zuen erabakigarritasunez BBB egin izanari esker.
- 2024ko irailaren 30ean, Julen Robleda Periañez Arrigorriagako Udaltzaingoko agenteak, beste bi lankiderekin batera, herritar bati bizia salbatzen lagundu zuen erabakigarritasunez BBB egin izanari esker.
ZERBITZUAN 10 eta 25 URTE BETE DITUZTEN UDAL MAILAKO BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOAK AINTZATESTEKO 30 DIPLOMA
- 24 diploma zerbitzuan 10 urte betetzeagatik.
- 6 diploma zerbitzuan 25 urte betetzeagatik.