Iruñeko Club Albatros Gazte Elkarteko 60 bat gazte izan dira Getadarreko aterpea erabili duten lehen pertsonak, jendearentzat itxita egon den aldiaren ondoren. Denbora horretan, erreformak egin dira segurtasunaren eta aurrezpen eta efizientzia energetikoaren irizpideen arabera, instalazioak eta emandako zerbitzua hobetzeko. Gainera, kudeaketan aldaketa bat gertatu da, eta hemendik aurrera, lizitazioan ezarritako prozedurari jarraituz, Ecojarlim Sangüesa SLk gidatuko du.